info@mmformacionintegral.com / 948 067 707 / 616 296 451

Eskola laguntza

Lehen Hezkuntza

DBH

Batxilergoa

FP + Sarbide probak

Unibertsitatea

M&M Formación Integral. Ofrecemos APOYO ESCOLAR de todas las asignaturas a alumnos de Primaria, ESO, Bachiller y FP Medio y Superior, en euskara, castellano o inglés.

Ikastetxeko laguntza pertsonalizatua irakasgai eta maila guztietan

Ikasgai guztietarako Eskola Laguntza eskaintzen diegu Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleei, euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez.

Ez dugu formula orokorrik, pertsona bakoitza ezberdina da. Gure klaseetan (partikularrak edo taldekoak) izendatzaile komun bakarra, beti ikasketa teknikek gidatuta, lehen egunetik autonomia eta lan pertsonala azpimarratzen ditugula da. Gure lorpenik handiena gure ikasleek gure beharrari uztea da.

Ikasketa plan pertsonalizatua eta etengabeko jarraipena

Eskolak ez dira akademian amaitzen: banakako ikasketa-plan bat diseinatzen dugu, eta ikasleek modu autonomoan egin beharreko lan pertsonala tutorizatzen dugu.

Gure eskarmentuari esker, banakako irakaskuntzan eta estimulu positiboan oinarritutako metodologia propioa garatu ahal izan dugu. Gure lantaldeak eskola bakoitzerako materiala diseinatzen eta hautatzen du, gure ikasleen autonomia, segurtasuna eta heldutasuna susta dezan.

Une oro familiarekin eta ikastetxearekin komunikazioan gaude, irizpideak bateratzeko eta ikaslearen garapen integrala hobetzeko; hain zuzen, m&m akademiaren ezinbesteko oinarrietako bat da hori. 

Interesa baduzu edo zalantzaren bat baduzu, deitu edo idatzi iezaguzu lehenbailehen.

Ohiko galderak

Eskola-modalitate hauek ditugu:

  • Bakarkako eskolak (aurrez aurre, online edo etxean)
  • Talde gidatua: ikasmaila eta ikastetxe bereko 2,3 edo 4 ikaslez osatutako talde oso txikiak (ikasgai bera lantzen dute).
  • Talde mistoa: 2,3 edo 4 ikaslez osatutako talde oso txikiak. Ikasle bakoitzarekin modu indibidualean egiten da lan, eta arreta pertsonalizatua eskaintzen zaie ikasle bakoitzak dituen behar zehatzei.

Ikasle bakoitzaren laneko plana pertsonalizatuta, ez dago zertan formatu bakarra aukeratu; kontrara, bakarkako eta taldeko eskolak konbina daitezke.

  • Geure metodologia eta materiala
  • Aurretiazko eta ondorengo analisia
  • Etxean egindako lanaren tutoretza eta jarraipena
  • Etengabeko harremana ikasleekin, WhatsApp bidez
  • Etengabeko komunikazioa eta koordinazioa FAMILIAREKIN eta IKASTETXEAREKIN 

Ikasle bakoitzarentzat %100ean pertsonalizatutako laneko plan bat diseinatzen dugu, haren behar bereziak kontuan harturik (hau da, haren ezaugarri psikologiko eta pedagogikoak), bai taldeko eskoletan, bai bakarkakoetan.

Gure baliabide guztiak kasuan kasura egokitzen ditugu: saioaren modalitatea, maiztasuna eta iraupena. Horrez gain, eskola-formatuak konbina daitezke (bakarkako eskolak eta taldekoak), ikasle bakoitzaren beharrak, ikaskuntza-erritmoa eta denbora kontuan hartuta. Horregatik guztiagatik, lanean hasi aurretik, ahalik eta informazio gehiena bilduko dugu ikasle bakoitzari buruz.

Bai, hezkuntza-premia bereziak dituzten haurrekin lan egiten dugu. Ez dira kasu isolatuak: gero eta ikasle gehiago daude eskolan zailtasunak dituztenak, batzuetan nahasmenduren batekin lotuta (arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, dislexiak, jokabidearen nahasmenduak, autismoaren espektroko nahasmenduak…), eta laguntza orokorra jasotzeko eskolak eta irakasle espezializatuak bahar dituztenak.

Ez duguixten ez zubietan ez oporretan (Eguberriak, Aste Santua eta uda) eta jaiegunak berreskuratzen ditugu, ikasleek eskola guztiak egin ahal izan ditzaten. Oporretan, laguntza-eskola intentsiboak eskaintzen ditugu ikasgai zailenak indartzeko, ezagutzak finkatzeko, gainditu gabeko ikasgaiak errekuperatzeko edo datorren ikasturtea prestatzeko (udan). Oporrak aprobetxatzen ditugu, halaber, era askoratako ikastaro intentsiboak eta tailerrak antolatzeko.

Scroll to Top

Eskola laguntza

Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntzako aldian oso garrantzitsua da haurrek segurtasuna eta babesa sentitzea, ondoren konplikaziorik ez izateko: adibidez, eskolako porrota eta berekin dakartzan arazoak (autoestimu eskada, segurtasun-falta, eskola-fobia, portaera txarra ikastetxean, eta abar).

Txiki-txikia denetik hainbat mezu jasotzen ditu haurrak, bizitzaren eremu garrantzitsuenetan nola moldatzen ari den azaltzen dizkiotenak: bereziki, eremu akademikoan eta pertsonarteko harremanetan. Mezu multzo horrek bere buruari eta besteekin dituen harremanei buruzko sinesmen-sistema bat eratzen du. Beraz, garrantzitsua da laguntzea; izan ere, pertsona baten autokontzeptutik eratortzen da haren autoestimu-maila.

Horretarako, bi laguntza mota eskaintzen ditugu: LAGUNTZA OROKORRA, ikasleak eta familiak gida integral bat izan dezaten, eta baita LAGUNTZA BEREZIA ere (ikaslearentzat zailenak diren ikasgaietan soilik), euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez.

Eskolak bakarka zein taldean izan daitezke, eta ez da beharrezkoa formatu bakarra aukeratzea: biak konbina daitezke. Aldi honetan, oro har, ordubeteko saioak gomendatzen dira. Ikasturtean zehar eskolen modalitatea eta maiztasuna aldatu dezakegu, unean-unean agertzen diren beharretara egokitzeko.

Eskola laguntza

DBH

DBHra igarotzean, zikloz aldatu eta, ondorioz, maila akademikoan zailtasun berriak aurkitzeaz gain (ikasgai kopuru handiagoa, beste irakasle batzuk, exijentzia handiagoa, eduki zailagoak, eta abar), nerabezaroa hasten da, aldaketa pertsonal nabarmena dakarren etapa bat. Aldi honetan, ongizate emozionala txikitzen da, eta beldur eta segurtasun-falta berriak agertzen dira (etorkizun pertsonalari eta profesionalari buruzko beldurrak, akademikoak, sozialak, eta abar). Etapa berria nola biziko duten markatu dezakete beldur horiek. Gazte asko galduta sentitzen dira orduan. Eskola uzteko arrazoi nagusia motibazio falta da. Horregatik, m&m akademian bereziki azpimarratzen dugu alderdi hori. Gure ikasleei laguntza eta motibazioa ematen diegu, lortu nahi dituzten helburuak lortu ditzaten. Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan, laguntza OROKORRA nahiz ESPEZIFIKOA (ikaslearentzat zailenak diren ikasgaietan soilik) izan daiteke, ikasteko erabiltzen duten hizkuntzan betiere (euskara, gaztelania edo ingelesa). Laugarren mailan, ordea, laguntza espezifikoa izan dadila gomendatzen dugu. Izan ere, edukiek mami gehiago dute, eta horrela ikasgaien segimendu ona egin dezakegu. Maiztasun ohikoena ikasgai bakoitzeko astean saio bat egitea da. Ikasle bakoitzaren laneko plana pertsonalizatzen denez, bakarkako eta taldeko eskolak konbina daitezke, eta ez da beharrezkoa modalitate jakin bat aukeratzea. Gure nerabeen arazo ohikoenetako bat antolamendu-falta izaten da, itxuraz denborarik ez izatea. Batzuetan, haien interes berriek zailago bihurtzen dute bizitza pertsonala eta akademikoa bateratzea. Horregatik, lanean tinko eta irmo jarraitzea eta, nola ez, plangintza egitea zein garrantzitsua den irakasten diegu.

Eskola laguntza

Batxilergoa

DBHtik Batxilergora aldaketa handia bizi ohi dute ikasleek, batez ere, ikasgaien exijentzia-mailari dagokionez. Ikasketen dinamika oso desberdina da, eta maila akademikoan eta pertsonalean nolabaiteko heldutasun bat suposatzen zaie, askotan oraindik ez daukatena. Beste batzuetan, ezartzen zaien presioa da helburu akademikoak lortzeko eta ikasketetan errendimendu handiena izateko zailtasunak jartzen diena.

Ziklo honetan ondo prestatzeak batez besteko nota ona aterako duela bermatzen dio ikasleari, eta unibertsitatera sartzeko azterketa (Selektibitatea) ongi egingo duela. Horri esker, goi-mailako zer ikasketa egin nahi dituen aukeratu ahal izango du. Hala, bada, helburu akademikoak lortzea da gure batxilergo-eskolen xedea, baina ez dira alde batera ezten ikasleen behar pertsonalak.

Oro har, nahikoa da ikasgai bakoitzeko astean saio bat egitea (bai bakarkako modalitatean bai taldekoan) segimendu ona egin eta helburuak arrakastez lortzeko. Ez da beharrezkoa eskoletara gehiago etortzea, akademian lanaren tutoretza ona egiten badugu. Ikasleentzat oso lagungarria da, halaber, eta lasaitasuna eta segurtasuna ematen die, zailtasunik izanez gero beti telefonoaren bestealdean aurkituko gaituztela jakiteak.

Ikasturtean zehar laguntza-eskolak ditugu, eta maiatzean unibertsitatera sartzeko proba prestatzeko ikastaro intentsiboak.

Eskola laguntza

FP eta Sarbide probak

LANBIDE-HEZIKETAKO ZIKLOETAKO IKASGAIAK

Erdi-mailako eta goi-mailako zikloetako ikasgai batzuekin lagunduko dizugu: Ingelesa, Kontabilitatea, Finantza Matematikak, Laneko Prestakuntza eta Orientabidea, Elektrizitatea, Marrazketa…

ERDI-MAILARAKO SARBIDEA

Ez baduzu DBHko titulua erdi-mailako ziklo batera sartu ahal izateko, Nafarroako Gobernuaren proba ofiziala prestatzen lagunduko dizugu.

GOI-MAILARAKO SARBIDEA

Ez baduzu Batxilergoko titulua goi-mailako ziklo batera sartu ahal izateko, Nafarroako Gobernuaren proba ofiziala prestatzen lagunduko dizugu.

Eskola laguntza

Unibertsitatea

SELEKTIBITATEA

Unibertsitatera sartu edo nota hobetu nahi baduzu, lagunduko dizugu (azterketa osoarekin nahiz ikasgai solteekin). IKASTARO INTENTSIBOA: maiatzeko asteburuak.

LANBIDE-HEZIKETAKO ZIKLOETAKO IKASGAIAK

Ziklo batzuetako ikasgai batzuekin lagunduko dizugu.

25/45 URTETIK GORAKOEN SARBIDEA

Unibertsitatera sartu nahi baduzu, proba prestatzen lagunduko dizugu.