m&m akademian, arreta berezia jartzen diogu haur, gazte eta helduen ingeles-ikaskuntzari. Askotariko formatuak lantzen ditugu, askotariko ikasleentzat:

  • Eskola-laguntza: ingeles-eskolak Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentat
  • Ingeleseko eskolak eta tailerrak haurrentzat
  • Azterketa ofizialen prestakuntza (Hizkuntza Eskola Ofiziala, Nafarroako Urruneko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Cambridgeko Unibertsitatea)
  • B1 mailako ingeles-eskolak unibertsitateko ikasleentzat

Gure eskola guztiak bakarka nahiz taldean egin daitezke (gehienez ere lau ikasle taldeko).

ESKOLA-LAGUNTZA

Bakarkakoak zein taldekoak izan, ingeleseko laguntza-eskolen helburua da LehenHezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta LHko ikasleei ikastetxeko edo institutuko azterketak gainditzen laguntzea. Errendimendua hobetu edo ikasgai honetan nota hobetu beharrean daudenentzat pentsatuta daude. Zorrozki jarraitzen diogu ikastetxeko gai-zerrendari, oinarri teorikoa ematen diegu, adibide eta ariketekin erakusten diegu, eta gure material osagarria ekartzen diegu, ulertu eta konfiantza eta etorria handitu ahal izateko. Hortaz, bakoitzak behar duena lantzen da, ez beste edukirik.
Eskolak ez dira akademian amaitzen: banakako ikasketa-plan bat diseinatzen dugu, eta ikasleen lan pertsonala tutorizatzen dugu. Horrela, etengabeko jarraipena lortzen dugu, eta haien autonomia eta segurtasuna handitzen da.
Une oro familiarekin eta ikastetxearekin komunikazioan gaude, irizpideak bateratzeko eta ikaslearen garapen integrala hobetzeko; hain zuzen, m&m akademiaren ezinbesteko oinarrietako bat da hori.

INGELESEKO ESKOLAK ETA TAILERRAK HAURRENTZAT

Eskola eta tailerren helburua da gure ikasleek ingelesez moldatzen ikastea, eta, nagusiki, ikasleen entzumena eta mintzamena naturalki hobetu dadila lortzea, antzerki, jolas, eskulan eta jolas-jardueren bitartez. Ikastaro aurreratuagoetan gramatika lantzen da, idatzizko ariketak eta asteroko idazlanak eginez. Oso metodologia dinamikoa eta entretenigarria da, eta ikasleek eskolan modu aktiboan parte hartzea ahalbidetzen du. Oso talde txikietan lan egiten dugunez, betiere helburu eta maila antzekoak dituzten ikasleekin, bigarren hizkuntza bat irakasteko beharrezkoa den arreta pertsonalizatua eskain dezakegu. Tailerrek iraupen mugatua dute eta oporraldietan antolatzen dira.

AZTERKETA OFIZIALEN PRESTAKUNTZA

Gazte zein helduak prestatzen ditugu azterketa ofizial hauek egiteko: Hizkuntza Eskola Ofiziala (HEO), Nafarroako Urruneko Hizkuntza Eskola Ofiziala (NUHEO) eta Cambridgeko Unibertsitatea.
Titulazioak prestatzeko, astean ordu eta erdiko eskola bat eman ohi da. Gure eskarmentuak argi utzi digu denbora horrekin aski dela helburua behar bezala betetzeko.
Eskolak bakarkako modalitatean nahiz taldean egiten dira (maila eta adin bereko ikaslez osatutako taldeekin, bakoitzaren jarraipen xehea egin ahal izateko).
Eskolak ingelesez soilik ematen dira maila guztietan, eta ikasleak hizkuntza horretan komunikatzen dira lehen unetik.

B1 MAILAKO ESKOLAK UNIBERTSITATEKO IKASLEENTZAT

B1 mailako ingeles-azterketa prestatzeko eskolak eskaintzen ditugu unibertsitateko azken urteetan dauden ikasleentzat.