Tailerra forma pedagogiko integratzaile eta erreflexikoa da, teoria eta praktika integratu nahi ditu. Tailerrarekin lortzen den hezkuntza-ekintza benetan hezigarria da: ez da datuak ematen dituen irakaskuntza-prozesu huts bat. Horregatik guztiagatik, tailerra modu ezin egokiagoa da ohiturak, trebeziak eta gaitasunak sortzeko, garatzeko eta hobetzeko.

Tailerrak iraupen mugatukoak izaten dira, eta ikasle bakoitzaren maila akademikora egokitzen dira. Ikasturtean zehar antolatuko dira, zentroak hautemandadko premien eta ikasle eta familien eskaeren arabera.

Hona hemen diseinatu ditugun tailerretako batzuk: Ikasteko teknikak; Testu-iruzkinak; Irakurmena eta ortogragia; Kontzentrazioa eta memoria; Autoestimua, Azterketetan urduritasuna kontrolatzea - Autokontrola; Komunikazio eraginkorra; Matematikako problemen ebazpena; Euskal aditza...

 

Ikasten ikastea ez da gure bizitzan egiten ditugun beste ikaskuntzak baino errazagoa edo zailagoa. Horixe besterik ez da: beste ikaskuntza bat.

Frogatuta dago neurri handi batean ikasten ez dakielako, erakutsi ez diotelako, egiten duela ikasleak porrot ikasketetan. Hori horrela dela jakinik, ezaugarri hauek dituen tailer bat eskaintzea oso onuragarria dela iruditzen zaigu. Gure ikasleen emaitzek arrazoia ematen digute!

Tailerra praktikoa da, nagusiki. Aipamen teoriko bakoitzaren ondoren ariketa sorta bat egiten da, “egiten ikasten” dela uste dugulako. DBHko eta Batxilergoko mailetarako, tailerrak bost saio izango ditu, hiru ordukoa bakoitza; Lehen Hezkuntzan, berriz, bi orduko bost saio egingo dira.

Familiei ikasle bakoitzaren bilakaerari, beharrei eta laneko planari buruzko laburpen-txosten bat emango zaie.

Interesik baduzu edo zalantzaren bat argitu nahi baduzu, dei edo idatz iezaguzu lehenbailehen.