Zergatik gu

m&m Formación Integral taldean eskaintza zabala dugu, eta horrexek nabarmentzen gaitu beste ikastegi batzuetatik:

*Prestakuntza osoa lortzeko proiektua dugu, oinarri pedagogiko sendoak dituena.

*Kalitatezko prestakuntza  eskaintzen dugu. Horretarako, behar bezala prestatuta eta dena emateko prest dauden irakasleak ditugu: irakasgaien inguruko ezagutza maila handia dute, ikasle bakoitzaren desberdintasunez jabetzeko gai dira eta metodologia ikasle bakoitzaren ezaugarri berezietara egokitzeko prest daude.

*Ikasle nahiz gurasoen arazoak arretaz eta errespetuz entzuten ditugu.

*Gure ikasleen hezkuntza mailako beharrei bana-banako arreta  ematen diegu: PERTSONA BAKOITZA DESBERDINA BAITA.

*Ikasleekin konfiantzazko harremana dugu, pertsona bakoitzaren autoestimua eta garapen osoa sendotze aldera, baita besteekiko errespetua bermatzeko ere.

*Oro har adiskidetasunez eta gogoz jardutea, bai ikasleekin, bai bezeroekin.

*Gurasoekin etengabeko harremana dugu, lankidetza sustatzeko eta irizpideak bateratzeko , eta horrela ikaslearen garapen osoa hobetzeko.

*Berehalako informazioa ematen dugu telefono zein posta elektroniko bidez, huts egiteen berri emateko edo bestelako informazio adierazgarria jakinarazteko.

Gure zerbitzuak

Euskara