Kutso laburrak guraso eta ikasleendako.
Tailerra pedagogia metodo bat da, metodo integratzailea eta erreflexiboa hain zuzen, teoria eta praktikaren uztartzea lortzeko sortua. Gizakiok osotasun integratu bat sortuz ikasten dugu, praktika eta teoria uztartuta alegia; ikasketa ez baita soilik ariketa intelektual bat; aitzitik, ariketa emozionala eta afektiboa ere bada. Hori dela eta, tailerrean ematen den hezkuntzaren bidez benetako prestakuntza lortzen da, eta ez da datuak instrukzio gisa ematen dituen prozesu soil bat. Hori guztia dela eta, tailerra bide aproposa da ohiturak, trebetasunak eta gaitasunak landu, garatu eta hobetzeko.
Tailerrak iraupen laburrekoak izaten dira, unean-uneko maila akademikoetara egokituak. Urtean zehar antolatuko ditugu, gure ikastegian antzematen ditugun beharren eta gure bezeroen eskaeraren arabera. Hona hemen diseinatutako batzuk:
- Ikas-teknikak
- Testu iruzkina
- Irakurketa eta ortografia
- Kontzentrazioa eta memoria
- Autoestimua
- Urduritasunaren kontrola azterketetan. Autokontrola
- Komunikazio eraginkorra