Hezkuntza premia bereziak

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei bideratutako laguntza kurrikularra.


 

Hezkuntza premia bereziak behin-behinekoak edo iraunkorrak izan daitezke, eta horregatik, premia horiek dituzten pertsonek profesionalen laguntza behar dute, hezkuntza sistemaren baitan lortu nahi diren helburuak betetze aldera. m&m taldean uste dugu laguntza profesional hori aberasgarriagoa dela adin txikikoaren ikuspegi osoa edukiz gero eta haren eskola ingurunearen ezaugarriak eta eskakizunak kontuan hartzen badira. m&m taldeak hezkuntza alorrean duen ikuspegi horren helburua hau da: haurrek eskolan eta hezkuntza mailan esperientzia positibo bat izatea.

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleekin lan egiten dugu, besteak beste:  dislexia, arreta falta, hiperaktibotasuna, jarrera nahasmenduak, irakurriaren ulermen defizita, motibaziorik eza, autoestimurik eza, autokontrolik eza, eta abar duten ikasleekin. Horretarako,  ikasle bakoitzarentzako programa zehatz bat garatzen dugu, beren hezkuntza zikloan finkatutako helburuak bete ditzaten. Bertan kontuan hartuko dira bai alderdi psikologikoak, bai hezkuntza eta gizarte mailakoak. Gainera, programa malgua denez, hau da ikasle bakoitzaren behar jakinen arabera molda daitekeenez, prestakuntza prozesuan zehar programa egokitu ahal izango da, ikasleak hala eskatuz gero.

Euskara