Gurasoentzako aholkularitza pedagogikoa

Ikasteko eta jarrera arazoak saihestu eta hauentzat irtenbide egokia aurkitzeko gurasoentzako laguntza.

 

 

 

Zerbitzu honen bidez ikaslearen gurasoei laguntza eraginkorra eskaini nahi diegu, ikasleak bere kabuz ikasi behar duena antolatzen, planifikatzen eta garatzen ikas dezan, eta hala helburuak ahalik eta arrakastarik handiena lortuz bete ditzan. Horretarako, ikasle bakoitzarentzako programa zehatz bat diseinatuko dugu, eta bertan, lan plangintza bat garatuko da ikaslearekin eta haren gurasoekin batera; izan ere, gurasoen rola beharrezkoa eta funtsezkoa da heziketa prozesuan. Zerbitzu honen bidez, esperientzia pedagogikoak eta bilakaeraren psikologiak ematen dizkiguten jakintzen berri eman nahi diegu gurasoei.

 

 

Euskara