Gurasoentzat beren semeen etapa ebolutiboei buruzko orientazioa eta prestakuntza.
Informazioa eta prestakuntza garaiz jasotzea nahikoa izan daiteke gauzak hobeto egiteko eta seme-alaben jokaera desegokiak saihesteko , baita gurasoen eta seme-alaben artean komunikazioa eta harreman onak sustatzeko ere, horrek guztiak elkarbizitza eta familia arteko giroa hobetu egingo baitu.
Zerbitzu honen helburu nagusiak lau dira:
- Gurasoei seme-alaben heziketaren inguruan informazio zehatza ematea.
- Gurasoei aholkuak ematea , euren hezkuntza betebeharrak ongi egin ditzaten. Seme-alabak hezteko modu propioa aurkitu behar dute gurasoek.
- Eskuragarri dituzten hezkuntza baliabideen inguruko informazioa ematea.
- Familia arteko heziketa hobetu nahi duten gurasoak bildu eta guraso elkarte bat sortzea, kezkak eta esperientziak elkarri kontatzeko.