Itzuli

Lehen Hezkuntzako aldian oso garrantzitsua da haurrek segurtasuna eta babesa sentitzea, ondoren konplikaziorik ez izateko: adibidez, eskolako porrota eta berekin dakartzan arazoak (autoestimu eskada, segurtasun-falta, eskola-fobia, portaera txarra ikastetxean, eta abar).

Txiki-txikia denetik hainbat mezu jasotzen ditu haurrak, bizitzaren eremu garrantzitsuenetan nola moldatzen ari den azaltzen dizkiotenak: bereziki, eremu akademikoan eta pertsonarteko harremanetan. Mezu multzo horrek bere buruari eta besteekin dituen harremanei buruzko sinesmen-sistema bat eratzen du. Beraz, garrantzitsua da laguntzea; izan ere, pertsona baten autokontzeptutik eratortzen da haren autoestimu-maila.

Horretarako, bi laguntza mota eskaintzen ditugu: LAGUNTZA OROKORRA, ikasleak eta familiak gida integral bat izan dezaten, eta baita LAGUNTZA BEREZIA ere (ikaslearentzat zailenak diren ikasgaietan soilik), euskarazgaztelaniaz nahiz ingelesez.

Eskolak bakarka zein taldean izan daitezke, eta ez da beharrezkoa formatu bakarra aukeratzea: biak konbina daitezke. Aldi honetan, oro har, ordubeteko saioak gomendatzen dira. Ikasturtean zehar eskolen modalitatea eta maiztasuna aldatu dezakegu, unean-unean agertzen diren beharretara egokitzeko.