Itzuli

DBHra igarotzean, zikloz aldatu eta, ondorioz, maila akademikoan zailtasun berriak aurkitzeaz gain (ikasgai kopuru handiagoa, beste irakasle batzuk, exijentzia handiagoa, eduki zailagoak, eta abar), nerabezaroa hasten da, aldaketa pertsonal nabarmena dakarren etapa bat. Aldi honetan, ongizate emozionala txikitzen da, eta beldur eta segurtasun-falta berriak agertzen dira (etorkizun pertsonalari eta profesionalari buruzko beldurrak, akademikoak, sozialak, eta abar). Etapa berria nola biziko duten markatu dezakete beldur horiek. Gazte asko galduta sentitzen dira orduan.

Eskola uzteko arrazoi nagusia motibazio falta da. Horregatik, m&m akademian bereziki azpimarratzen dugu alderdi hori. Gure ikasleei laguntza eta motibazioa ematen diegu, lortu nahi dituzten helburuak lortu ditzaten.

Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan, laguntza OROKORRA nahiz ESPEZIFIKOA (ikaslearentzat zailenak diren ikasgaietan soilik) izan daiteke, ikasteko erabiltzen duten hizkuntzan betiere (euskara, gaztelania edo ingelesa). Laugarren mailan, ordea, laguntza espezifikoa izan dadila gomendatzen dugu. Izan ere, edukiek mami gehiago dute, eta horrela ikasgaien segimendu ona egin dezakegu. Maiztasun ohikoena ikasgai bakoitzeko astean saio bat egitea da.

Ikasle bakoitzaren laneko plana pertsonalizatzen denez, bakarkako eta taldeko eskolak konbina daitezke, eta ez da beharrezkoa modalitate jakin bat aukeratzea.

Gure nerabeen arazo ohikoenetako bat antolamendu-falta izaten da, itxuraz denborarik ez izatea. Batzuetan, haien interes berriek zailago bihurtzen dute bizitza pertsonala eta akademikoa bateratzea. Horregatik, lanean tinko eta irmo jarraitzea eta, nola ez, plangintza egitea zein garrantzitsua den irakasten diegu.