Itzuli

DBHtik Batxilergora aldaketa handia bizi ohi dute ikasleek, batez ere, ikasgaien exijentzia-mailari dagokionez. Ikasketen dinamika oso desberdina da, eta maila akademikoan eta pertsonalean nolabaiteko heldutasun bat suposatzen zaie, askotan oraindik ez daukatena. Beste batzuetan, ezartzen zaien presioa da helburu akademikoak lortzeko eta ikasketetan errendimendu handiena izateko zailtasunak jartzen diena.

Ziklo honetan ondo prestatzeak batez besteko nota ona aterako duela bermatzen dio ikasleari, eta unibertsitatera sartzeko azterketa (Selektibitatea) ongi egingo duela. Horri esker, goi-mailako zer ikasketa egin nahi dituen aukeratu ahal izango du. Hala, bada, helburu akademikoak lortzea da gure batxilergo-eskolen xedea, baina ez dira alde batera ezten ikasleen behar pertsonalak.

Oro har, nahikoa da ikasgai bakoitzeko astean saio bat egitea (bai bakarkako modalitatean bai taldekoan) segimendu ona egin eta helburuak arrakastez lortzeko. Ez da beharrezkoa eskoletara gehiago etortzea, akademian lanaren tutoretza ona egiten badugu. Ikasleentzat oso lagungarria da, halaber, eta lasaitasuna eta segurtasuna ematen die, zailtasunik izanez gero beti telefonoaren bestealdean aurkituko gaituztela jakiteak.

Ikasturtean zehar laguntza-eskolak ditugu, eta maiatzean unibertsitatera sartzeko proba prestatzeko ikastaro intentsiboak.