Irakasgai guztietan eskola-laguntza eskaintzen dugu, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Erdi eta Goi Mailako LHko ikasleentzat, euskaraz, gaztelaniaz nahiz ingelesez.

Ez dugu formula orokorrik, pertsona bakoitza mundu bat da. Gure eskolak IKASTEKO TEKNIKEN bitartez bideratzen dira beti, eta, bakarka zein taldean, ezaugarri komun bakarra dute: lehen egunetik autonomia eta lan pertsonala azpimarratzen ditugula. Gure lorpen handiena gure ikasleek gure beharrik ez izatea da.

Eskolak ez dira akademian amaitzen: banakako ikasketa-plan bat diseinatzen dugu, eta ikasleek modu autonomoan egin beharreko lan pertsonala tutorizatzen dugu.

Gure eskarmentuari esker, banakako irakaskuntzan eta estimulu positiboan oinarritutako metodologia propioa garatu ahal izan dugu. Gure lantaldeak eskola bakoitzerako materiala diseinatzen eta hautatzen du, gure ikasleen autonomia, segurtasuna eta heldutasuna susta dezan.

Une oro familiarekin eta ikastetxearekin komunikazioan gaude, irizpideak bateratzeko eta ikaslearen garapen integrala hobetzeko; hain zuzen, m&m akademiaren ezinbesteko oinarrietako bat da hori. 

 

BAKARKAKO EDO TALDEKO ESKOLAK? ZENBAT IKASLE GEHIENEZ TALDE BAKOITZEKO?

Eskola-modalitate hauek ditugu:

-Bakarkako eskolak (aurrez aurre, online edo etxean)

-Talde gidatua: ikasmaila eta ikastetxe bereko 2,3 edo 4 ikaslez osatutako talde oso txikiak (ikasgai bera lantzen dute).

-Talde mistoa: 2,3 edo 4 ikaslez osatutako talde oso txikiak. Ikasle bakoitzarekin modu indibidualean egiten da lan, eta arreta pertsonalizatua eskaintzen zaie ikasle bakoitzak dituen behar zehatzei.

Ikasle bakoitzaren laneko plana pertsonalizatuta, ez dago zertan formatu bakarra aukeratu; kontrara, bakarkako eta taldeko eskolak konbina daitezke.

ZER SARTZEN DA GURE ESKOLETAN?

-Geure metodologia eta materiala

-Aurretiazko eta ondorengo analisia

-Etxean egindako lanaren tutoretza eta jarraipena

-Etengabeko harremana ikasleekin, WhatsApp bidez

-Etengabeko komunikazioa eta koordinazioa FAMILIAREKIN eta IKASTETXEAREKIN 

% 100EAN PERTSONALIZATUTAKO LANEKO PLANA

Ikasle bakoitzarentzat %100ean pertsonalizatutako laneko plan bat diseinatzen dugu, haren behar bereziak kontuan harturik (hau da, haren ezaugarri psikologiko eta pedagogikoak), bai taldeko eskoletan, bai bakarkakoetan.

Gure baliabide guztiak kasuan kasura egokitzen ditugu: saioaren modalitatea, maiztasuna eta iraupena. Horrez gain, eskola-formatuak konbina daitezke (bakarkako eskolak eta taldekoak), ikasle bakoitzaren beharrak, ikaskuntza-erritmoa eta denbora kontuan hartuta. Horregatik guztiagatik, lanean hasi aurretik, ahalik eta informazio gehiena bilduko dugu ikasle bakoitzari buruz.

HEZKUNTZA-PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEEKIN LAN EGITEN DUZUE?

Bai, hezkuntza-premia bereziak dituzten haurrekin lan egiten dugu. Ez dira kasu isolatuak: gero eta ikasle gehiago daude eskolan zailtasunak dituztenak, batzuetan nahasmenduren batekin lotuta (arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, dislexiak, jokabidearen nahasmenduak, autismoaren espektroko nahasmenduak...), eta laguntza orokorra jasotzeko eskolak eta irakasle espezializatuak bahar dituztenak.

ESKOLAK OPOR ETA ZUBIETAN?

Ez duguixten ez zubietan ez oporretan (Eguberriak, Aste Santua eta uda) eta jaiegunak berreskuratzen ditugu, ikasleek eskola guztiak egin ahal izan ditzaten.

Oporretan, laguntza-eskola intentsiboak eskaintzen ditugu ikasgai zailenak indartzeko, ezagutzak finkatzeko, gainditu gabeko ikasgaiak errekuperatzeko edo datorren ikasturtea prestatzeko (udan).

Oporrak aprobetxatzen ditugu, halaber, era askoratako ikastaro intentsiboak eta tailerrak antolatzeko.