Coachinga pertsonei beren potentzial osoa garatzen laguntzen dien diziplina bat da, bizitza pertsonalean nahiz lanean beren helburuak lortu ahal izan ditzaten.

Coaching prozesuak aukera ematen digu gaur egungo egoerari buruz dugun kontzientzia-maila handitzeko, zer lortu nahi dugun zehazten laguntzen digu, eta hori lortzeko egin behar diren urratsak egiteko bidean jartzen gaitu. Garapen pertsonal eta profesional handiena ahalbidetzen duen metodologia bat da, eta pertsonen eraldaketan eragina du; izan ere, ikuspegia aldarazten, kontzientzia areagotzen eta autokonfiantza eraikitzen du, eta motibazioa, konpromisoa, erantzukizuna eta, jakina, ikaskuntza handitzen ditu. Hortaz, coachingak aldaketa kognitibo, emozional eta konduktual batzuk sustatzen ditu, pertsonari ekiteko gaitasun gehiago ematen diotenak.

A menudo las personas dicen que aún no se han encontrado a sí mismas. Pero el sí mismo no es algo que uno encuentra, sino algo que uno crea.

-Thomas Szasz

ZER DA COACH BAT?

Coach bat da oraingo, gaurko, egoera batetik etorkizuneko, desiratutako, egoera batera igarotzen laguntzen dizun pertsona bat. Zure bizitzan aldaketa handiak egin behar badituzu eta blokeatzen zaituen zerbait badago, coachak lagunduko dizu aldatu ahal izateko oztopo horiek gainditzen.

Coachak coacheea animatzen, laguntzen, motibatzen eta mugiarazten du. Besteak beste, honako hauetan ematen dio laguntza: bere erantzun eta konponbide propioak aurkitzen, bere helburuak berrantolatzen, bere lehentasunak berriz zehazten, eta bere gaitasunei etekin ahalik eta handiena ateratzen, betiere kontuan harturik haren sinesmen-sistema, balioak, beharrak, ingurunea, eta abar.

ZENBAT SAIO DITU COACHING PROZESU BATEK ETA ZER MAIZTASUN DUTE?

Prozesuak zenbait saio izaten ditu, normalean 8 eta 12 artean, eta ordu eta bi ordu arteko iraupena izan ohi dute, aurrez adostutakoaren arabera. Bilerak asterokoak edo hamabosterokoak izan daitezke, aurrez aurre nahiz online.

NOIZ DA BEHARREZKOA COACHING PROZESU BAT?

Egoera hauetan egin ohi da coachinga: desorientatuta, blokeatuta sentitzen garenean; zerbait zehatz-mehatz nahi dugun bezala ez denean, baina nola aldatu ez dakigunean; jarrera edo gaitasun jakin bat indartu nahi dugunean; helburu batzuk finkatu eta lortu nahi ditugunean; eta, azken batean, nahi dugun bidean aurrera egiteko laguntza behar dugunean, nahiz eta hasiera batean ez jakin zehazki nora nahi dugun joan.

ZER ADINETAKO JENDEARENTZAT DA?

Coachinga edonorentzat izan daiteke, nerabe zein heldu, berdin dio haren adina, egoera eta sinesmenak. Egin nahi izatea eta prozesuarekin konprometitu egotea, ez da besterik behar.

ZER GAI LANDU DAITEZKE COACHING PROZESU BATEAN?

Hauek izaten dira gure saioetan gehien landutako gaietako batzuk:
•    Arazoak gainditzea, hala barnekoak (zalantzak, kontraesanak, nahasmenduak) nola kanpokoak (arazoak lanean, bikotekidearekin, seme-alabekin).
•    Jarduteko modu berriak aurkitzea, bestelako emaitzak lortzeko.
•    Norbera ezagutu eta onartzea.
•    Helburuak lortzeko oztopoak jartzen dizkiguten blokeoak eta beldurrak kentzea.
•    Emozioak kudeatzea.
•    Mugatzen gaituzten usteak identifikatu eta aztertzea.
•    Autoestimua, norberaren boterea eta karisma garatzea, eta harreman arrakastatsuak eraikitzea.
•    Motibaziorik eza.

ZER ONURA EMATEN DITU COACHINGAK?

•    Norberaren ezagutza, autogogoeta eta adimen emozionala hobetzen ditu.
•    Helburuak modu errealistan zehazteko eta ekintza-plan bat sortzeko aukera ematen du.
•    Hobetzeko gaitasuna eta helburuen lorpena handitzen ditu.
•    Ahalik eta gehien garatzen du coacheearen potentziala.
•    Gaitasun espezifikoak garatzeko aukera ematen du.
•    Sormena maximizatzen du (coacheeak ordezko aukera berriak aurkitzea sustatzen du).
•    Burua desblokeatzea ahalbidetzen du, aldaketara daramaten ideia berriak sortzeko.
•    Pertsonak ahalduntzen ditu: coaching prozesuari esker, bere kabuz erabakitzen eta bere erantzukizunak onartzen ikasten du coacheeak.
•    Malgutasun mental handiagoa eta aldaketei egokitzeko gaitasun handiagoa izatea ahalbidetzen du.
•    Coachingak aukera ematen du sinesmen mugatzaileak sinesmen indartzaileekin ordezteko.
•    Norberaren mugei aurre egiten laguntzen du: nola aprobetxatu daitezkeen, eta indar bihurtu.
•    Norberaren akatsak ezagutzeko aukera ematen du.
•    Pertsonarteko harremanak hobetzen ditu.
•    Denbora kudeatzen laguntzen du, eta, ondorioz, estresa arintzen du.
•    Motibazioa handitzen du.
•    Ongizatea areagotzen du.
•    Garapen pertsonala maximizatzen laguntzen du, urrunago iristeko.
•    Gogoa zabaltzeko, esperimentatzeko eta emozioak identifikatzeko aukera ematen du.
•    Barneratuta ditugun jokabideak aldatzeko moduak irudikatzen laguntzen digu.

ZER MOTAKO COACHINGAK DAUDE?

Coaching mota bakarra dago: COACHINGA, ABIZENIK GABE. Apaindu dezakegu, baina ez dago berariazko coaching bat emozioak kudeatzeko edo harremanetarako zailtasunak dituzten «pertsonentzat», zuzendari, irakasle, guraso, ekintzaileentzat egiten den coachingaz desberdina dena. Kasu guztietan, pertsonez ari gara.

ZER DESBERDINTASUN DITU PSIKOLOGIAREKIN?

Psikologoek patologiak tratatzen dituzte. Normalean, pazientearen arazoetan zentratzen dira (depresioa, adikzioak, abusuak, doluak, eta abar). Coachak, aldiz, coacheeak dituen zailtasunak edo agertzen dituen erronkak lantzen ditu, pertsonalak nahiz profesionalak izan.