Orientazio akademikoa eta bokazionala

Ezaugarri eta gaitasun pertsonalen araberako ibilbide akademiko eta profesionalari buruzko aholkularitza pertsonalizatua.


 

Orientazio akademikoaren eta bokazionalaren helburua da ikasleei erabakiak hartzen laguntzea, ibilbide akademiko eta profesionalari dagokionez.

Orientazioa ere heziketaren parte bat da, eta horrexegatik bizitzarako orientazio gisa ulertu behar da heziketa; bide desberdinen inguruko aholkularitza gisa, erabakiak hartzeko gaitasunaren orientazio gisa eta hezkuntza prozesuaren beraren inguruko orientazio gisa.

Orientazio akademiko-profesionalean landu beharreko alderdiak honako hauek dira:

* Norberaren burua ezagutzea: gaitasunak, interesak, izaera, balioak, eskola errendimendua eta ikasteko estiloa.
* Informazio akademikoa eta profesionala: hezkuntza sistemaren egitura, batxilergoan dauden modalitateak, heziketa zikloak, unibertsitatea eta bestelako aukerak.
* Hautazkotasuna: hautazko irakasgaiak eta erabakiak hartzea.
* Erabakiak hartzeko prozesua: jarrera, askatasuna eta ardura; okertzeko arriskua dagoela onartu.
* Bizimodu aktibora heltzeko prozesua: curriculum vitaea egin eta elkarrizketa pertsonala prestatu; lan mundura hurbiltzea eta lana bilatzeko teknikak.

 

 

Euskara