"Laguntza eskolak"

Irakasgai guztietarako laguntza eskolak. LH, DBH eta Batxilergoa.


 

Ikasketa planeko irakasgai guztietarako laguntza eskolak eskaintzen ditugu Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergoko ikasleei bideratuta. Lanbide Heziketako zenbait gai eta Zikloetarako sarbide proba ere prestatzen ditugu. Eskolak euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen dira (ingelesa barne), ikasleak ikasten duen ereduaren arabera. Zerbitzu honen helburua da ikasturtean ikasleak eskola mailan izan ditzakeen zailtasunei aurre egitea eta irakasgai guztietarako ezarritako helburuak lortzea.

Bi modalitate eskeintzen ditugu zerbitzu honen barruan:

- Eskola partikularrak. Hauek akademian zein ikaslearen etxean izan daitezke.

- Eskolak taldeanEskolak oso talde txikietan ematen dira (gehienez ere lau pertsona talde bakoitzean); horri esker, irakasleak ikasle bakoitzaren garapenaren bana-banako jarraipena egin dezake eta haietako bakoitzaren behar jakinei arreta pertsonalizatua eskaini.

Eskoletan zer landuko den, helburua eta asteko ordu kopurua ikasle bakoitzaren beharren arabera erabakiko da, baita ikaslearen ikasteko erritmoaren eta libre duen denboraren arabera: etxeko lanak egin, ikasketa prozesua bideratu eta antolatu, unean uneko errefortzuak eman, irakasgaiak aurreratu, irakasgaien berreskurapena prestatu, azterketak prestatu, etab. Ordutegi malgua eskaintzen dugu, eta azterketa garaian eskola kopurua areagotzeko aukera.

Guraso eta irakasleekin lankidetza estuan aritzea bermatzen dugu, irizpideak bateratzeko eta ikaslearen garapen osoa hobetzeko asmoz. Ikaslea eskolara etortzen ez bada edo gurasoei bestelako informazio adierazgarria eman behar badiegu, egunean bertan jakinaraziko diegu, telefonoz edo posta elektronikoz.

 

Ikasten laguntzeko eskolen inguruan informazio gehiago jaso nahi baduzu, deitu  948 067 707 - 616 296 451  telefonoetara edo etorri eskolara; edo nahiago baduzu, bete ezazu gure web orriko  harremanetarako inprimakia.

Euskara