Ingeleseko eskolak

Adin eta maila guztietarako ingeleseko klaseak..


 

Ingeles ikastaroak eskaintzen ditugu haurrentzat,  gazteentzat eta helduentzat. Ikastaro horietan metodologia erabat dinamiko eta entretenigarria erabiltzen dugu, ikasleek eskolan parte har dezaten. Oso talde txikietan lan egiten dugu, antzeko helburu eta maila duten ikasleekin, eta horrek bidea ematen digu bigarren hizkuntza bat ikasteko behar den arreta guztia eskaintzeko. Eskolak ingelesez ematen dira maila guztietan; beraz, ikasleak hasiera-hasieratik erabiliko du hizkuntza hori.

Eskoletan ahozkotasuna lantzen da bereziki, nahiz eta ikastaroen helburua hizkuntzaren lau gaitasunak oso-osorik garatzea den:

- Ahozko adierazpena.

- Idatzizko adierazpena. Ikasleak ariketa eta lanen bidez garatuko du gaitasun hau, hizkuntzaren inguruan dituen ezagutzak erabili beharko baititu ariketa horiek egiteko.

- Ahozkoaren ulermena. Ikaslearen ulermena hobetuz joango da hizkuntzan murgiltzen hasten denean heinean: audioak entzunez eta bideoak ikusiz; baita irakasle zein ikaskideei entzunez eta haiekin hitz eginez ere.

- Irakurriaren ulermena. Gaitasun hori testuak irakurriz landuko da. Horretarako ikasleen interesekoak diren gaien inguruko testuak irakurriko ditugu, baita gaur egungo gaiei buruzkoak ere.

 

Ikasleen beharrak asetze aldera, ingelesa ikasteko hiru eredu desberdin eskaintzen ditugu:

- Etengabeko prestakuntza , urte osoko ikastaroa*.

- Ikastaro trinkoak , ikasleen neurrira eginak*.

- Azterketa ofizialak prestatzeko ikastaroak*.

- Banakako klaseak.

*Taldeak bi ikaslerekin irekitzen dira.

Euskara