Nor gara

Prestakuntza handiko profesional gazteez osatutako talde bat gara, diziplina anitz jorratzen dituena. Pedagogia mailan adituak gara, eta irakaskuntzan eskarmentu handia dugu. Gainera, erabateko konpromisoa dugu prestakuntza osoaren alde, gazteen hezkuntza eta bizitza profesionala nahiz pertsonala hobetzen laguntzea baita gure helburua.

m&m  taldea osatzen dugunok irmo sinisten dugu pertsona bakoitzaren aberastasun eta gaitasunengan; horregatik, hezkuntza integratzaile  baten alde lan egiten dugu, ikasle bakoitzak bere ezaugarri eta gaitasun pertsonalak gara ditzan.

 

"Pertsona bat den bezala tratatuz gero, den bezalakoa izango da. Pertsona bat izan daitekeen bezala tratatuz gero, izan daitekeena bihurtuko da."
(W.Goethe)
 

 


 

Euskara