Gure konpromezuak

m&m Formación Integral taldeko profesionalek honako konpromiso hauek hartzen ditugu:

* Zintzotasunez eta arduraz jardutea eta ikasleei hezkuntza osoa eta kalitatezkoa ematea, irakaskuntzaren eta ereduen bidez. Izan ere, horrela, ikasketa prozesuaren eraginkortasuna eta gaitasunen garapena bermatuko dugu, ezagutzak bereganatzeko prozesua ez dadin izan gogoetarik gabeko memorizazio hutsa.

* Profesionaltasunez eta zintzotasunez  jardutea. Horretarako, geure eremu profesionalari (ikaskuntza prozesuari) ez dagozkion konpetentziak gure gain hartzea saihestuko dugu, ikasleak menperatzen dituen gaien mugak aitortuz eta, beharrezkoa balitz, dagokion profesionalaren esku utziz.

* Familia bakoitzaren konfidentzialtasuna, tarteak eta erabakiak errespetatzea.

* Ikasleek kontatzen dizkiguten arazoen aurrean harberak izatea, jasotako informazioa zentzuz erabiliz, eta betiere konfidentzialtasun eskubidea errespetatuz.

* Arduraz jokatzea eta ezagutzak gaurkotzea. Irakasle lana profesionaltasunez egitea; alegia, eskolak prestatzea eta irakasten ditugun gaiak irakasteko metodoak etengabe gaurkotzea.

* Gurasoek euren seme-alaben ikasketa prozesuan eta garapenean laguntzeko asmoz egiten dituzten iradokizunak entzutea eta kontuan hartzea.

* Gurasoei iradokizunak eta aholkuak ematea, euren seme-alaben ikasketa prozesuan laguntzeko eta beren garapena hobetzeko beharrezkotzat jotzen ditugun kontuen inguruan.

* Modu batean edo bestean ikaslearen hezkuntzan edo tratuan parte hartzen duten profesional guztien lana eta erabakiak errespetatzea , oztoporik jarri gabe eta borondate onez jokatuz.

* Itxaropen faltsuak sortzea saihestea.

* Gardentasuna, puntualtasuna eta zehaztasuna bermatzea, bai gurasoei euren seme-alaben errendimenduari buruzko informazioa ematean, baita jarraitu beharreko prozesuei, kontratuaren arauei, prezioei eta gure ardura legalei dagokienez ere.

* Elkarlana, lankidetza, elkartasuna eta errespetua sustatzea, ikasleek giro atsegin batean hezi daitezen.

* Objektibotasunez eta inpartzialtasunez jardutea, eta adi berean prestutasuna eta hurbiltasuna adieraztea.

Gure kompromezua

Euskara