FAQs

Nork ematen ditu talde laguntza eskolak?
Irakaslea, elebiduna (euskara-gaztelania), Industriako Ingeniari Teknikoa da, Nafarroako Unibertsitate Publikoan ikasia, eta hamar urteko esperientzia du eskola partikularrak ematen.

Eskola Partikularrak ere eskaintzen al dituzue? Irakaslea nire etxera etor al daiteke?
Bai, beharrezkoa balitz, edota gurasoek hala eskatuz gero, ikasleak bere beharretara egokitutako eskola partikularrak jaso ahalko ditu, bai akademian eta baita bere etxean ere.

Ikasteko arazo espezifikoak (besteak beste, dislexia edo arreta defizita) dituzten haurrentzako laguntza eskolak eskaintzen al dituzue?

Bai. Kasu horietan ikaslearen araberako lan plangintza espezifikoa prestatzen dugu, ikasleak dagokion hezkuntza zikloaren helburuak lor ditzan. Ikasle bakoitzaren lan plangintza diseinatzeaz arduratzen den pertsona Pedagogian Lizentziatua da eta Heziketa Berezian diplomatua. Gainera, sei urteko esperientzia du arlo honetan.

Zein metodologia erabiltzen duzue laguntza eskoletan?
Taldeak ahal bezain homogeneoak izaten dira eta inoiz ez 4 ikasletik gorakoak; horrela, irakasleak bana-banako segimendua egin ahalko du, eta ikasle bakoitzaren behar jakinei arreta pertsonala eskaini. Ikaslearen ikastetxeko gaitegia eta edukiak jarraitzen ditugu eskoletan: kontzeptuak azaltzen dizkiegu eta, gero, ariketa ugari eginez lantzen ditugu, azterketak eraginkortasunez presta ditzaten eta aski emaitza onak lor ditzaten.

Ikastegira gela bereko hainbat ikasle joaten bagara, deskonturik egingo al diguzue?
Bai, lau ikasleko taldeei deskontuak egiten dizkiegu, baldin eta ikasle guztiak maila eta ikastetxe berekoak badira eta matrikula batera egiten badute.

Nola egin daitezke ordainketak?
Ordainketak bai
 Eskudirutan, baita banku helbideratze bidez egin daitezke.


Noiz komeni da laguntza eskolak jasotzen hastea?

Lehenbailehen. Haurrak irakasgai batean arazoak dituela ikusi bezain laster komeni da laguntza jasotzen hasteko aukeran pentsatzea; zenbat eta lehenago esku hartu, orduan eta eraginkorragoa izango baita. Ikasturtean zehar izandako arazoak hirugarren hiruhilekoan konponduko direla pentsatzea erabat okerra da, oro har.

 

Zenbat eskola ordu beharko ditu nire seme-alabak?
Ordu kopurua bera baino garrantzitsuagoa da laguntza maiztasunez jasotzea.  Ikasle bakoitzak ikasteko erritmo propioa du eta behar jakin batzuk. Hori dela eta, astean jaso beharreko eskola orduak ikasle bakoitzaren helburuen, ikasteko erritmoaren eta libre duen denboraren arabera erabakiko dira.

Zein ordutan ematen dira eskolak?
Ikaslearen beharretara moldatzen gara, eta ahalik eta ordutegirik hoberena eskaintzen saiatzen gara.

Asistentzia kontrolatzen al duzue?
Bai, ikaslea eskolara etortzen ez bada, gurasoei jakinaraziko zaie egunean bertan, telefonoz zein posta elektroniko bidez.

Azterketa baten aurretik eskola orduak areagotu daitezke?
Bai.

Web orrian ez dira eskolen prezioak ageri; oso garestiak al dira?
Ez. Ez dira web orrian ageri politika komertziala dela eta, baina horrek ez du esan nahi eskolak garestiak direnik. Guri galdetzea nahiago dugu, horrela informazio zehatzagoa eman ahal izango dizuegulako.

Nola esango diot nire seme-alabari laguntza behar duela?
Lehenik eta behin, aukera bat dela argi utziz eta inolaz ere zigor gisa planteatuz. Gogoan hartu behar duzu irakasgai batean emaitza onak lortzen ez dituzten ikasleak, oro har, apalduta eta besteen aurrean gutxietsita sentitzen direla, bereziki gurasoen aurrean. Proposatu aukera hau laguntza bat bezala, eta hitz egin berarekin horri buruz, inolako inposiziorik ezarri gabe. Utzi iezaiozu aukera horren inguruan hausnartzen, ezinbestekoa baita zure seme-alaba eskoletan inplikatzea.

Galdutako eskola orduak errekupera daitezke?
Jaso ez diren eskola orduak beste egun batean jasoko dira, baldin eta ikasleak aurrez esan badu huts egingo duela eta justifikatuta badaude. Gehienez ere bi aste izango ditu ikasleak jaso ez dituen eskola horiek errekuperatzeko.

Udan eta bestelako opor garaietan ere ematen al dituzue eskolak?

Bai. Uztailaren bigarren hamabostalditik aurrera ikastegia zabalik egongo da ikasturtean zehar suspenditutako irakasgaiak berreskuratu nahi dituzten ikasleentzako, gairen bat indartu nahi duten horientzako eta oporretako etxeko lanak egin nahi dituztenentzako. Gainerako oporraldietan ere (Aste Santuan eta Gabonetan) zabalik egongo da ikastegia.

Hemen argitu ez dugun beste galderaren bat baduzu, galdetu hemen  klik eginez.

 

Euskara